XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkerretik eskoira Bizkaiko Bertsolari Gazteen Bigarren Txapelketa

Era honetako lehenengo txapelketa, Busturiko Altamiran jokatu zan 1968-an.

Aurten Ajurian eta Ibarrurin egon da.

Lehenengo saioa Ajurian jokatu zan ekainareñ 28-an, eta bigarrena ta azkena Ibarrurin urrengo egunean.

Lehiaketa honetara sei bertsolari azaldu ziran: Joseba Andoni Enbeita Muxikakoa, Silbestre Monasterio Muxikakoa, Javier Bidaburu Ereñokoa, Amiaz Izpazterrekoa, Amuritza Etxanokoa, Usaola Berrizkoa.

Eguerdiko ordubatak puntuan asi ziran egun bietako ekitaldiak.

Bakoitzari puntu bina, gai bat eta tema bat emon jakozan.

Bai puntu, tema eta gaiak, inoiz inon erabili bakoak eta gaurkotasun osokoak izan ziran.

Epaiketa, azken bertso-sariketako era berean egin zan.

Entzuleak, aho zabal eta arreta osoz.

Halako ikuskizunik ez zan Ajurian ez Ibarrurin inoiz egin.

Epaitzeko era honek jendea adi, isilik eta arduraz eukiten dau.

Gainera, eta hauxe da behinená, juezak emoten zituen puntuei begiratuaz, bakoitza kontsekuentziak ateratzen asten zan: bertso honek zegaitik puntu gehiago edo gutxiago behar ote zituan beste harek baino...

Egun bietako ekitaldiak amaitu ondoren, Ajuria ta Ibarruriko puntuak gehitu, Bizkaiko bertsolari gazteen txapeldun Berrizko Usaola gelditu zan.

Txalo zartada ederrak entzun ondoren, Usaolak azken agur bikain bat bota eban, bere poza barrendik azaleratuaz.

Enbeita bigarren, Amuritza hirugarren, Monasterio laugarren, Amiaz bosgarren, Bidaburu seigarren.

Entzuleak, komisinoko gazteei, Ibarruriko kontzejalei, juezei, puntu jartzaileei eta laguntzaileei zorion eta esker emonka ebiltzan.

Famili arteko jai bat zala esan eiteken.

Aipatu ditudan guztiak artu beiez nire zorion eta eskerrik beroenak.

Ea, datorren urtean, aurten egin dan ekitaldia obatzea lortzen dozuen.

Deunoro Sarduy.